4. PRAKTIKA
Aurreko praktika egin ondoren, hau da, gure PLEa, denok konturatu ginen segurtasunari dagokionez ahul gabiltzala eta konpetentzia informatikoa garatuagoa izateko honi buruzko formazio sakonagoa behar dugula. Hortaz, testu batzuk irakurri ondoren, Internetaren bitartez sor daitezkeen hainbat egoera problematiko aurkeztu ditugu glosategi batean: GLOSATEGIA Sexting: Haurren pornografia delitu bat konsideratzen da sortzen, edukitzen edo banatzen denean. Haurren pornografia konsideratzen da protagonistak 18 urte baino gazteagoa izaten denean. Sexting-a eduki sexualen bidalketa da mezu bidez. Praktika bolondres bat da, geroz eta hedatuagoa. Cyberbullying: Gazteen arteko IKTen inguruan dagoen berdinen arteko jazarpena da. Mehatxuak eta irainak egoten dira. Informazio kaltegarri edo iraingarria zabaltzen hasten da, baina baita ere, bideo edo argazkien argitarapenekin. Hau guztia, edozein baliabideren bitartez egiten da; posta elektronikoa, mezuak edo sare sozialak, gehienbat. ...

Kaixo!
ErantzunEzabatuHasteko, blog honek oso egokia da Lehen Hezkuntzako ikasle batentzan. Bestalde, blog-a irekitzean badakigu zertaz hitz egingo den. Halaber, kreatibitate asko daukazu zure ideiak irudikatzeko.
Beste alde batetik, DILAN taldeko arauak oso egokiak iruditzen zaizkit. Batzuk nire taldearekin ere aplikatuko ditut.
Profil digitalaren emaitzei dagokionez, nahiko orekatuak daude. Informazioa bilatzeko eta ebaluatzeko, arazoak konpontzeko eta edukia sortzeko gaitasun handiak dauzkazu. Segurtasunarekin aldiz, kontuz ibili behar zara, baina badakit zuk dakizula profil digitalak dituzten arriskuak.
Jarraitu horrela.