4. PRAKTIKA

Aurreko praktika egin ondoren, hau da, gure PLEa, denok konturatu ginen segurtasunari dagokionez ahul gabiltzala eta konpetentzia informatikoa garatuagoa izateko honi buruzko formazio sakonagoa behar dugula. Hortaz, testu batzuk irakurri ondoren, Internetaren bitartez sor daitezkeen hainbat egoera problematiko aurkeztu ditugu glosategi batean:

GLOSATEGIA
Sexting:
Haurren pornografia delitu bat konsideratzen da sortzen, edukitzen edo banatzen denean. Haurren pornografia konsideratzen da protagonistak 18 urte baino gazteagoa izaten denean. Sexting-a eduki sexualen bidalketa da mezu bidez. Praktika bolondres bat da, geroz eta hedatuagoa.

Cyberbullying:
Gazteen arteko IKTen inguruan dagoen berdinen arteko jazarpena da. Mehatxuak eta irainak egoten dira. Informazio kaltegarri edo iraingarria zabaltzen hasten da, baina baita ere, bideo edo argazkien argitarapenekin. Hau guztia, edozein baliabideren bitartez egiten da; posta elektronikoa, mezuak edo sare sozialak, gehienbat.

Hacking:
Gazteak, beste pertsona baten sistema informatikoan sartzen dira bere datuen artxibategian sartzeko, orokorrean, fitxategien jabetzea edo manipulazioarako. Gazteak, erasoaldi bat hasten du posta elektronikoetan, kontua eskuratuz, eta batzuetan, beste kontaktu batzuekin komunikatuz edozein  txat aplikazioekin.

Phishing:
Seguruak ez diren webguneetan informazio konfidentziala erabiltzerakoan iruzurrak egiten dira, dirua lapurtuz. Gehienetan ordainketak online egiten direnean gertatzen da phisherra beste pertsona bat edo konfiantzazko enpresa baten moduan irudikatzen den heinean.

Grooming:
Heldu batek adin gutxikoari jazarpena egiten dionean gertatzen da, erlazio bat eratuz eta kontrol emozionala eginez abusu-sexualaren helburuarekin.

PEGI:
PEGI sistema bideojokoen erabilera informazio bidez adinaren arabera erregulatzeko erabiltzen den mekanismoa da.

Cybercheating:
Iruzur akademikoko era guztiak dira (faltsukeri dokumentala edo besteren ondasunaren jabetzea) testuinguru elektroniko edo birtualen bitartez. Gehienetan plagioa, aizunketa (falsificación) eta balio kentzea ematen da. Adingabeek arau hauste mota hau ez dute larria ikusten eta horregatik faltsukeria dokumentaleko era sofistikatuagoak areagotu dira.


Honela, ez da zaila ohartzea informatika mundua ikaragarria izan daitekeela baina dena ez dela beti positiboa, kontu handiz ibili behar baita aurretik azaldutako egoera horiekin.

Horrez gain, gu etorkizunean irakasle izango garenez ere, arazo hauetaz zerbait jakitea behintzat ezinbestekoa dela ukaezina da, izan ere, haurrek teknologia berriak geroz eta gehiago erabiltzen dituztenez, arriskua areagotzen ari da.

Ondorioz, irakasleak segurtasun eremua guztiz kontrolatua edukita eta gerta daitekeena ezagutuz, ikasleei hezkuntza aberasgarri eta seguruago eskaini diezaiekete.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

NIRE PLE-a (1. emangarria)

II. ERANSKINA