II. ERANSKINA
II. emangarri honetan orain arte ikusi eta ikasitako elementu asko praktikan jarri ditugu, batez ere, TPACK ereduan oinarrituz eremu pedagogikoa, jakintzaren eremua eta konpetentzia digitalen garapenaren eremuaren konbinaketak.
Lehenik eta behin, egoera bat esleitu zitzaigun talde bakoitzari, adibidez, gurea Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat Gizarte zientzien arloan oinarrituta unitate didaktiko bat programatzea izan zen.
Hortaz, Genially bidez infografia hau egin dugu arazo egoeratik abiatuta unitate didaktiko bat programatzeko aurretik osatutako txantiloia era grafikoan adierazteko.
Aipatu bezala, txantiloi hau osatu behar izan genuen, unitate didaktiko bat programatzeko beharrezkoak diren osagai edo elementuak garatuz.
II. ERANSKINA
ARAZO EGOERA BATETIK ABIATUTA UNITATE DIDAKTIKO BAT PROGRAMATZEKO TXANTILOIA
Azkenik, unitate didaktikoa web gune batean gauzatu genuen, Wix webguneen online editoreaz baliatuz. Hementxe duzue gure Wix-erako esteka eta argazkiak:
Zer ikasi dut nik egin dudan aurkezpenetik eta jaso dudan feedback-etik?
Batez ere, asko ikasi dut unitate didaktiko baten programaketari buruz ikt-ak integratzeko helburu duelarik eta besteengandik ezberdina, sinpleagoa eta ulerterraza dela, nahiz eta zenbait xehetasun gehiago gehitzea ere egokia izango litzatekeen. Hala ere, unitate didaktikoari dagokionez, nahiko osatua dago eta probetxugarria da.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina