7. PRAKTIKA
PRAKTIKA ONAK HEZKUNTZAN (5)
IKTak erabiliz irakasle izanda hartu beharreko 10 printzipioak
Praktika on bat Gizarte Zientzietan LH6
- IKTak erabiltzerako garaian konsziente izan behar gara hezkuntza garrantzitsuagoa dela alderdi informatikoa baino.
- Beti ziurtatu behar dugu edukiak ulertu direla IKTekin ordu piloa igaro baino lehen.
- TPACK eredua kontuan izanik, argi eduki behar dugu IKTeekin erlazionatuta dauden jarduerak metodo didaktiko batekin lotura izan behar dutela beti, era koherentean,noski.
- Teoria itsu-itsuan jarraitu baino, garrantzitsuagoa da praktika aurrera eramatea planifikatutakotik atera gabe, ariketa ezberdin anitzak eginez.
- Ikasgai ezberdinekin lotura egin eta IKTen konpetentziak garatu:
- Matematika: populazio grafiko eta taulak
- Musika: kultura ezberdin¡etako musika esploratu eta inbestigatu
- Hizkuntzak: Dokumentuak idatzi eta mintzamena lantzeko presentazioak egin
- Arte: plataforma eta IKTak erabiliz eskuragarri dauden baliabideez artelanak egitea
- Natur: ekologiari lotuta, kutsaduraren egoera plazaratu eta hauei konponbidea eman baliabide ezberdinekin. Adibidez, blog informatikoak, kutsadura guneen mapak, etab.
- Soinketa: kultura ezberdinetako kirolak ezagutu eta multimedia erabiliz haiek praktikan jarri.
- Beste herrialdeetako kulturak ezagutzeko xedez eta interakzio kulturalaren bitartez, IKTei esker alderdi soziala garatzea.
- IKTen erabilera bakarka nahiz taldeka erabil daiteke, eta gainera, eskolan edo etxean lan egin dezakete.
- Ikasgaiak ez oinarritzea bakarrik curriculumean, baizik eta IKTen inguruan ikasitako guztia ere baloratzean.
- Aurreplanifikazioa ezinbestekoa da alderdi pedagogiko, kontzeptual eta jakintzaren alderdiak osotasunez konbinatzeko eta era koherentean konpetentzia ugariak lortzeko, IKTak helburu ez izanik, bide baizik.
- IKTak era koherente batean erabili, ikasi nahi denarekin erlazionatuta egoteko, hau da, ez erabili beharra sentitzeagatik.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina