5. PRAKTIKA
Aurreko praktika egin ondoren, hau da, segurtasunari lotutako hainbat kontzeptu aztertu ondoren, talde bakoitzari egoera bat egokitu zaio eta honen azalpena, helburuak, esku-hartzea eta ebaluazioa egin behar izan dugu.
Honako hau izan da gure egoera eta proposamena:
EGOERA: Laurak (LH6) lan bat plagiatu du. Bere gurasoek internetetik ideiak besterik ez dituela hartu esaten dute.
Zein da/izan daiteke arazoaren definizioa? Zergatik?
Arazo honetan argi ikusten dugu Cybercheating-a gertatzen dela, hau, iruzur akademikoko era guztiak dira (faltsukeri dokumentala edo besteren ondasunaren jabetzea) testuinguru elektroniko edo birtualen bitartez. Gehienetan plagioa, aizunketa (faltsifikazioa) eta balio kentzea ematen da. Adingabeek arau hauste mota hau ez dute larria ikusten eta horregatik faltsukeria dokumentaleko era sofistikatuagoak areagotu dira.
Nola jokatuko genuke irakasle modura? Esku hartze baten diseinua egin. Atalak:
Egoeraren azalpena: Agian, Laurak ez du Internetaren segurtasun oinarrien ezaguera zehatzik, hortaz, ez daki zer den zerbait plagiatzea eta zeintzuk diren honen ondorioak. Gainera, gurasoak ez daude egoera honekin ados.
Helburuak (ikasle eta gurasoekin):
Ikaslearekin: Ikasleak ikas dezan, zer den plagiatzea eta Interneteko segurtasunari buruz zenbait arauetaz kontzientziatzea.
Gurasoekin: Gurasoek alabak egindakoari buruz hausnartu beharko lukete eta ez alde batera utzi, egoera ulertu behar dute eta onartu.
Esku-hartzea: zer proposatzen duzue?:
Lehenik eta behin, ikasgelan IKT-ko konpetentzien buruzko azterketa bat egitea ikasleak zein mailatan dauden jakiteko, honela, plan bat sortu eta aurrera eraman, batez ere interneteko segurtasun eremuaren oinarriak era egoki eta zehatzean azalduz, izan ere, orokorrean punturik ahulena izan ohi baita.
Ebaluazioa eta kasuaren jarraipena:
Hortik aurrera, Lauraren lanetan arreta gehiago jartzea eta plagiatzen jarraitzen badu lan gehiago egitea hau ezin dela egin ikasi arte. Gainera, gurasoekin bilerak egitea komeni da haiek ere egoera jarrai eta uler dezaten, etxean ere ahal den neurrian beraiek esku-hartzea izan dezaten.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina