TALDE-LANAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHAR FITXA

Aurtengo lan interdisziplinarrari begira, hainbat arazo suerta daitezkeenez, taldeka zenbait eskubide eta betebehar adostu dugu, lana ahalik eta hoberen atera dadin eta arazoren bat izanda, honi konponbidea aurkitzeko erraztasuna izan dezagun.

ESKUBIDEAK

  • Ideia guztiak partekatu nahiz eta baliozkoak ez izan, eta kontuan hartu.
  • Norbaiti ordenagailua puskatzen bazaio, onartu denbora bat beharko duela beste bat lortzeko.
  • Online konektatzeko kointziditzen ez badugu, beste egun batean egiteko askatasuna edo eskubidea dago.


*Eskubideak urratzen badira, honako neurri hauek hartuko ditugu:

1. Norbaitek ideiarik ematen ez badu, berarekin hitz egin konfiantza emateko eta horrela, hurrengoan parte hartzeko.
2. Onartzen ez duen pertsonarekin hitz egin.
3. Online konektatu ezin duen pertsonaren ardura izango da beste egun batean sartzea, bestela, berarekin hitz egin.

BETEBEHARRAK
ONDORIOAK
Bileretara joan ezin badugu, abisua eman.
  • Abisua eman
  • Egun bat lehenago galdetu ea denak joan gaitezkeen bileretara.

Ahal bada, mezuak lehenbailehen erantzun.
  • Egun bateko margena eman, eta ondoren dei bat egin.

Lana guztion artean egin.
  • Lana egiten ez duen pertsonarekin hitz egin.
  • Irakaslearekin hitz egin.

Arazoren bat balego, denen artean ulertzea.
  • Denbora bat hartu lasaitzeko.

Errespetuz eztabaidatu.
  • Besteek azaldu egoera eta horrela arrazoitzen has dadin.

Lanak epearen barruan entregatu.
  • Irakaslearekin hitz egin.

Edozeinek zerbait egiten ez badaki, norbaiti laguntza eskatu.
  •  Lana gaizki aterako da.

Bileretara, gutxienez 2 ordenagailu eraman.
  • Gutxien ekartzen duenari behartu ordenagailua ekartzeko.

Bileretara, behar dugun material guztia eraman.
  • Lana atzeratu egingo zaigu.

Interneteko artikulurik ez kopiatu.
  • Lana berriro egiteko behartu pertsona horri.

Edozein zalantzaren aurrean, irakasleari galdetu baino lehen, lehenengo taldekideen artean eztabaidatu.
  • Lehenengo pertsona horrekin hitz egin eta ondoren, irakaslearekin.


Hau guztia betetzen ez bada, eztabaida bilera bat egingo da eskubide eta betebeharrak berriro azalduz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

4. PRAKTIKA

NIRE PLE-a (1. emangarria)

II. ERANSKINA