HAUSNARKETA KONPETENTZIA ETA PLEARI BURUZ
Zer da niretzako konpetentzia digitala?
Nola dago konpetentzia digitala PLEarekin lotuta?
Niretzako konpetentzia digitala gaur egungo teknologiak era egokian erabiltzen jakitea da, hau da, praktikan jartzen jakitea hainbat dimentsio ezberdinetan. Honez gain, eraberritzen ere ikastean datza, izan ere, teknologia etengabe ari da garatzen eta gu aldaketa honetara moldatzea ezinbestekoa dela, gure jakintza edo momentuko konpetentzia maila zaharkiturik gera ez dadin.
Konpetentzia digitalaren dimentsio ezbedinak dimentsio instrumentala, kognitiboa, sozio-komunikazionala, axiologikoa eta emozionala dira. Era berean, hauek ere trebetasun teknologikoetan (softwareak erabili, gailuen kudeaketa...), ikaskuntza-jakintza erlazioan (pentsamendu kritikoa izatea, sormena izatea, komunikazio eta lankidetza sustatzea...) eta herritartasun digitalean (parte-hartze publikoa, identitate digitala eta pribatutasuna sarean izatea, jabetza intelektuala izatea...) murgil daitezke.

Konpetentzia digitalak PLEarekin lotura oso estua du, izan ere, PLEa geroz eta hedatu edo zabalagoa izan, orduan eta konpetentzia digital aurreratuagoa izango da. Hau da, PLEa gure eskura dauden teknologiak era efizientean nola erabiltzen ditugun ulertzen laguntzen digun ideia izanik, erabilpen efiziente horrek gure konpetentzia digital maila zehaztuko du.
![]() |
| PLE baten adibidea |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina