Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2018

HAUSNARKETA KONPETENTZIA ETA PLEARI BURUZ

Irudia
Zer da niretzako konpetentzia digitala? Nola dago konpetentzia digitala PLEarekin lotuta? Niretzako konpetentzia digitala gaur egungo teknologiak era egokian erabiltzen jakitea da, hau da, praktikan jartzen jakitea hainbat dimentsio ezberdinetan. Honez gain, eraberritzen ere ikastean datza, izan ere, teknologia etengabe ari da garatzen eta gu aldaketa honetara moldatzea ezinbestekoa dela, gure jakintza edo momentuko konpetentzia maila zaharkiturik gera ez dadin. Konpetentzia digitalaren dimentsio ezbedinak dimentsio instrumentala, kognitiboa, sozio-komunikazionala, axiologikoa eta emozionala dira. Era berean, hauek ere trebetasun teknologikoetan (softwareak erabili, gailuen kudeaketa...), ikaskuntza-jakintza erlazioan (pentsamendu kritikoa izatea, sormena izatea, komunikazio eta lankidetza sustatzea...) eta herritartasun digitalean  (parte-hartze publikoa, identitate digitala eta pribatutasuna sarean izatea, jabetza intelektuala izatea...) murgil daitezke. Konpetentz...

PLEaren anatomia (aurkezpena)

Irudia
Hementxe dago gure PLEaren anatomiaren aurkezpena Prezi plataforma bidez egina. PLEaren anatomia

PROFIL DIGITAL PERTSONALIZATUA

Irudia
Konpetentzia informatikoei dagokienez, gure maila nolakoa den jakiteko test bat egin dugu ikanos -en bitartez eta honela gure Profil digital pertsonalizatua lortu:

TALDE-LANAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHAR FITXA

Aurtengo lan interdisziplinarrari begira, hainbat arazo suerta daitezkeenez, taldeka zenbait eskubide eta betebehar adostu dugu, lana ahalik eta hoberen atera dadin eta arazoren bat izanda, honi konponbidea aurkitzeko erraztasuna izan dezagun. ESKUBIDEAK Ideia guztiak partekatu nahiz eta baliozkoak ez izan, eta kontuan hartu. Norbaiti ordenagailua puskatzen bazaio, onartu denbora bat beharko duela beste bat lortzeko. Online konektatzeko kointziditzen ez badugu, beste egun batean egiteko askatasuna edo eskubidea dago. *Eskubideak urratzen badira, honako neurri hauek hartuko ditugu: 1. Norbaitek ideiarik ematen ez badu, berarekin hitz egin konfiantza emateko eta horrela, hurrengoan parte hartzeko. 2. Onartzen ez duen pertsonarekin hitz egin. 3. Online konektatu ezin duen pertsonaren ardura izango da beste egun batean sartzea, bestela, berarekin hitz egin. BETEBEHARRAK ONDORIOAK Bileretara joan ezin badugu, abisua eman....

AURKEZPENA

Kaixo! Ni Amaia Rodrigo naiz, Hernaniarra eta 19 urteko ikaslea. Lehen Hezkuntzako graduaren bigarren mailan nago eta oso pozik gainera!  Hementxe Informazio eta komunikazio teknologiak lehen hezkuntzan arloan egiten ditugun lanak txertatzen joango naiz. Espero dut bidai honetan asko ikastea eta ahalik eta gehien disfrutatzea. Agur bero bat, Amaia